Erabilera baldintzak

DATU PERTSONALAK

Baldintza orokorrak

Zerbitzu eta/edo eduki jakin batzuk erabiltzeko edo eskuragarri izateko, LKSk erregistro-formulario jakin batzuk betetzea eskatu ahal izango die erabiltzaileei, eta datu pertsonal jakin batzuk eman beharko dira ezinbestez. LKSk helburuei jarraikiz eta kasu bakoitzean zehazten diren baldintzetan tratatuko ditu datu horiek.

LKSk indarrean dagoen legerian eta sektoreko kalitate-estandarretan ezarritakoari jarraikiz nahitaezkoak diren neurri tekniko eta segurtasuna antolatzeko neurri guztiak hartu ditu eta hartuko ditu, komunikazioen segurtasun eta konfidentzialtasunik handiena bermatzeko.

Aurrekoa gorabehera, erabiltzaileak onartu behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak. Interneten erabiltzen diren sareak ez dira seguruak, eta Interneten bidez bidalitako komunikazio oro atzeman edo alda dezakete baimendu gabeko pertsonek. Aurrekoa gorabehera, LKSk ohartarazi du teknikaren egungo egoerak ez duela bermatzen segurtasun-sistemak kaltetuko ez direnik edota komunikazioak edozein telekomunikazio-sareren bitartez garraiatzen direnean atzemango ez dituztenik. Horrela, beraz, LKSk ezin du erabateko pribatutasuna eta segurtasuna bermatu webgunea eta edukiak eta/edo zerbitzuak erabiltzean. Halaber, ezin du bermatu baimendu gabeko hirugarren batzuek erabiltzaileek webguneari eta eduki eta/edo zerbitzuei ematen dieten erabilera (mota, baldintzak, ezaugarriak eta zirkunstantziak) ezagutzen ez dutenik.

Datu pertsonalak babesteari buruzko baldintza bereziak

Curriculum vitaearen bidez (¿Quieres formar parte de nuestro talento?) hautespen-prozesuetan parte hartu nahi duten eta formularioren bat betetzeko datu pertsonalak eman nahi dituzten erabiltzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte, eta, nolanahi ere, beren datu pertsonalak eman aurretik ezagutu eta, hala badagokio, onartu beharko dituzte baldintza hauek.

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoan) xedatutakoa betez, LKS S.COOP.-en titulartasunpeko eta Datuak Babesteko Espainiako Agentzian behar bezala inskribatutako fitxategi batean txertatuko dira adierazitako atariaren bidez emandako datu pertsonalak, enplegu-eskaerak gestionatzeko, hautagaien profila ebaluatzeko eta langileak hautatzeko prozesuak egin ahal izateko. Datuak taldeko beste enpresa batzuei laga ahal izango zaizkie, giza baliabideen gestioa, ekimenak eta proiektu korporatiboak egin ditzaten.

Ildo horretan, erabiltzaileak baimena ematen du bere datu pertsonalei tratamendu automatizatua eta/edo ez-automatizatua eman dakien, betiere arestian adierazitako helburuekin. Era berean, jakinarazten zaio bere datu pertsonalak 2 urtean gordeko direla adierazitako fitxategian.

Halaber, jakinarazten zaio eskubidea duela bere datu pertsonalak noiznahi eta fitxategiaren arduradunaren aurrean eskuratu, zuzendu eta ezerezteko eta haien aurka egiteko. Nolanahi ere, idatzizko eskaera bat igorri beharko dio LKS, S.COOP.-i, honako helbide honetara: Goiru Kalea, 7 – Garaia Berrikuntza Gunea – 20500 – Arrasate (Gipuzkoa), edota curriculum@thinkuplks.com helbide elektronikora (gestio-kontsultoretzako eta kontsultoretza teknologikoko negozioetarako) edo curriculum.lksabogados@lks.es helbide elektronikora (abokatuen kasurako).