El Grupo LKSNext ante el Covid19_LKSNext

LKSNext taldea Covid19-aren aurrean. Gure bezero eta laguntzaileei

COVID19 pandemiak eguneroko bizimoduan eta profesionalki eragin duen egoera berriaren aurrean, LKSNext Taldeak honako hau adierazi nahi die bere bezero eta laguntzaileei:

Guretzat lehentasunezkoa da pertsonekiko eta gure gizartearekiko konpromisoa, eta, horregatik, lehentasuna ematen diogu uneoro gure profesionalen eta gure bezero eta laguntzaileen osasuna zaintzeari, osasun-agintarien gomendioei eta aginduei jarraituz, eta, horrela, Covid19 delakoa geldiarazten lagunduz. Horregatik, aipatutako helburua lortzeko jarraibideak eta bitartekoak martxan jarri ditugu gure enpresetan. Gainera, etengabe ari gara hartu ditugun neurriak berrikusten eta horiek egoeraren bilakaeraren arabera egokitu eta agertoki berrietarako prestatzen.

Baina, era berean, lehentasunezkoa da gure bezeroei laguntzea beren enpresa-helburuak garatzen eta gauzatzen. Horregatik, kasu bakoitzean, kalitatezko zerbitzua ematea eta eraldaketa eta hobekuntza-proiektuak gauzatzea bateragarriak izateko moduak aztertzen ari gara, erakunde bakoitzak beraien errealitate partikularretan osasun-betebeharrak arduraz betetzeko hartzen ari diren neurriekin batera.

Gainera, lehen egunetik lanean jarri ditugu Informazioaren Teknologietako, Zibersegurtasuneko, Lege, Zerga eta Ekonomia Aholkularitzako eta Pertsonen Garapenerako arloetako taldeak, nagusiki, gure bezeroek epe laburrean izaten ari diren arazoei erantzuteko, eta enpresen errealitatea osatuko duten agertoki konplexuak marrazteko Post-COVID19 agertokian, hori ere iritsiko baita.

LKSNext Taldeko profesionalak, gure bezeroen ohiko solaskideak, ahal den guztietan bitarteko telematikoen bidez daude aktibo, eta gure bezero eta laguntzaileen egunerokotasuna jarraituko dute haien eskaerei adi egoteko.

Denok jasango dugun eragin ekonomikoa garrantzitsua izango da. Erakunde bakoitzaren erronkak eta lehentasunak neurri batean aldatuko dira ziurrenik. Hala ere, XXI. mendeko merkatuak eta gizartea eraikitzen ari diren paradigmek, profesionaltasunean, lankidetzan eta sinergien bilaketan oinarritutakoek, baliozkoak izaten jarraituko dute. Eta LKSNext Taldeak bere balio proposamena hobetzen jarraituko du, egungo eta etorkizuneko profesional taldeari esker.

0
0

Únete a nuestro canal de innovación

Entérate de las últimas novedades.
Recibe nuestros artículos directamente en tu bandeja de entrada.

Suscríbete ahora

No Comments

Post a Comment

Artículos relacionados