Iñaki Ormaetxe_LKSNextLegal

Iñaki Ormaetxe LKS Next Legal-eko Zuzendari berria da

25 urtez, LKS Abogados -berriki LKS Next Legal marka aldaketa egin duena- Negozioaren buru izan ondoren, Jesus Mª Martinez Igeregi erretiratu egingo da bere ibilbide profesionalean, eta pasadan urriaren 1etik aurrera, haren ordez, zuzendari ardura Iñaki Ormaetxe Etxebarriak hartu du bere gain, gaur egun arte Merkataritza Orokorreko arloaren arduraduna izan denak.

Ibilbide profesional luze eta arrakastatsu honetan zehar, LKS Next LEGAL pixkanaka-pixkanaka eraldatu eta hazi egin da, gaur egungo 35 profesionalez osatutako taldea izatera iritsi arte. Lege aholkularitzako zerbitzua eskaintzen dugu modu integralean, eta gure baliabideak eta energia EAE eta Nafarroan kontzentratu ditugu, gure eskaintza nagusia enpresa-arlora –industria sektorean esperientzia handia izanik- eta sektore publikora bideratu dugularik.

Lege aholkularitzako bost jarduera arlo handitan antolatuta dago –merkataritza, kontratazio eta auzibideko zuzenbidea, sozietarioa, zerga zuzenbidea, lan zuzenbidea eta administrazio zuzenbidea– eta gure nortasun ikurrak ondokoak dira:

  • Gure abokatu taldeak eskaintzen duen ZERBITZUAK izaera integrala du, etengabe eraldatzen da eta hazkundean eta espezializazioan, produktuaren eta zerbitzuaren berrikuntzan, –arlo digitalarekin eta teknologia berriekin lotutako zuzenbidearen aldeko apustu argia eginez-, eta nazioarteko aliantza eta elkarlanean oinarritzen da, gure bezeroek behar duten lekuan haien beharrei erantzuteko tresna egokiak izateko.
  • Gure BEZEROEN leialtasuna eta konfiantza.
  • Gure barne-prozesuen bidez eta LKS Next-ekiko dugun atxikimenduagatik homologatutako KALITATEA, Euskadi mailan aholkularitza eta teknologia arloan puntako enpresa gara, abokatutza sektorean diferentzial lehiakorra ematen diguna.

 

Etorkizunerako gure proiektua bezeroarekiko gertutasunean, profesionaltasunean eta berehalakotasunean, kalitatean, espezializazioan eta lege aholkularitzako gure zerbitzuen etengabeko garapenean oinarritzen da eta horri eskainiko diogu gure ahalegin onena, eguneroko lanean anbizio handiko erronka horri erantzuteko.

Informazio gehiago edo gure abokatu-taldearen aholkua beharko bazenu, ez egin zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan. Atseginez lagunduko zaitugu.

0
0